Efecktu Bereziak
¿Zer egiten dugu?
Euria
Euria era ezberdinetara simulatu dezakegu, plano eta kokapen ezberdinen arabera. Hainbat euri mota izan ditzazkegu: plano motzetarako, pertxa eta aspersoreak. Plano generaletarako 40m2 barne hartzen dituen euri dorreak, edo martxan dauden ibilgailuentzako, zisternadun pertxa autonomoak, remolkeak edo motordun bonbak
Behe-lainoa eta kea
Egoera bakoitzaren arabera, ke ezberdinekin egiten dugu lan, bai kalean baita barrualdean ere. Hainbat makina ditugu horretarako, barne-errekuntzako motordun makina haundiak, elektrikoak, Foger-a, jel lehorra, Hazers-a, kanpoaldetarako gasdun makina eramangarriak, Artem-a, koloretako ke bonbak, etab. Hauek denak erregai ez kaltegarriekin sortuak dira eta EBk ziurtatuta.
Elurra
Drama-n elur efektua barrualderako eta kanpoalderako sortzen dugu. Edozein azaleran simulatu dezakegu paisaia elurtu edo izoztua (kalitate
altuko snowbussines elurra erabiliz). Efektu hau egiteko material desberdinak ditugu edozein egoeretara moldatzeko, bai elur apardun makinak erabiliz, baita elur bengalak (Snow candels %100 isilak) ere.
Haizea
Intentsitate desderdineko haizeak eskeintzen ditugu eztanda motordun haizagailuak, turbina elektrikoak, aire-kanoiak edo haizagailu txikiak erabiliz.
Sua
Gas-dun, gel-dun edo/eta erregai likidoekin kontrolatutako sua egiten dugu. Bai barnealde, baita kanpoaldean ere.
Eztandak
Eztanda erabat seguruak sortzen ditugu bai barnealde baita kanpoaldean ere. Hauek material piroteknikoz, likido sukoiez, edo aire kanoiez egiten ditugu,, egoera bakoitzaren arabera. Txintxur faltsuak,
hautsak, keak eta suak lagunduta.
Soft Props
Fikziozko objetuak eta objektu original edo diseinu batetik moldeekin eginiko erreproduzioak sortzen ditugu. Poliuretanozko latex-etan, erretxinetan, silikonetan etc.